Decidim

Partaidetzarako eta gobernantza komunitariorako plataforma digitala.

Kode irekiko azpiegitura librea, berme demokratiko guztiekin.

Hasi erabiltzen
Produktuaren funtzionalitate guztiak

Decidim helps citizens, organizations and public institutions self-organize democratically at every scale.

Kode irekia subiranotasun digitalerako

Software libre eta kode irekiko teknologiarekin erabat diseinatutako plataforma bat. Hornitzailearekiko mendekotasunik gabea, Decidim zure zerbitzari propioan instala dezakezu. Hobetu dezakezu eta proiektuari lagundu.

Lehen urratsak
Demokrazia oso serio hartzen dugu

Decidim-ek informazioaren gardentasuna, trazabilitatea eta osotasuna bermatzen ditu. Segurtasuna, pribatutasuna eta datuen konfidentzialtasuna eskaintzen dizkie parte-hartzaile guztiei. Gure balioak kodean txertatuta daude.

Irakurri gure kontratu soziala
Parte hartzeko komunitate global bat

Egin bat demokrazia eta software librea sustatzen dituen komunitate globalarekin. Ekitaldietan parte hartu, besteen esperientziatik ikasi eta munduan bakarra den gobernantza teknologikoko eredu baten parte izango zara.

Batu gure komunitatera
Gala Pin Gala Pin Bartzelonako Udala (2015-2019)
"Decidim-i esker, Bartzelonan lortu dugu herritarrekin batera hiri plan estrategiko bat koproduzitzea. 2016an Udaleko Ekintza Plana inauguratu genuen, Decidim Barcelonaren bidez prozesu parte-hartzaile moduan. Gaur egun, herritarren ia 7 mila proposamen jasotzen ditu plan horrek. Plataforma hori erabiltzearen abantailetako bat da uneoro monitorizatu ahal izango dela onartutako proposamenen gauzatze-egoera".
Alejandra González Alejandra González Mexiko Hiriko gobernu irekia
«Gure mahaira iritsi diren ia partaidetza-prozesu guztiak Decidim-en funtzionamendu-arauak erabiliz bideratu ahal izan ditugu. Tresna gisa, oso sendoa da. Hala ere, gure ustez, haren alderdirik sendoena eta garrantzitsuena komunitatea da, bai garatzaileek bai partaidetza-prozesuetan erabiltzen dutenek osatzen dutena. Haiekin harremanetan eta elkarlanean aritzeak aukera eman digu demokrazia parte-hartzailea praktikan ezartzeak dakartzan erronkak hobeto ulertzeko eta balioesteko.»
Yaiza Blanch Yaiza Blanch Som Energia
«Decidim Som Energian ezartzeari esker, partaidetza-espazio atseginagoa sortu dugu. 2018an jarri genuen tresna martxan, Kooperatibaren Batzar Orokorra bertan eginez, eta, hilabete batzuk geroago, irudiaren birdiseinuari eta Som Energiaren Eskola elkarlanean garatzeari buruz eztabaidatu genuen, beste partaidetza-prozesu batzuen artean. Hilabete gutxian, 3.500 parte-hartzaile baino gehiago erregistratu dira, 5 partaidetza-prozesu jarri dira martxan, 3 batzar daude aktibo eta 1.300 babes baino gehiago jaso dira azken Batzar Orokorreko bozketan.»
Already using Decidim

Hundreds of organizations around the world trust Decidim for their democratic processes

Discover how
Latest blog post
Dohaintza egin Decidim plataforman etengabeko hobekuntzetarako Dohaintza egin