Lehen urratsak Decidim-ekin
Decidim plataforma digital bat da,
partaidetza demokratikorako eta
gobernantza komunitariorako
Gobernantza Komunitarioa
Erakunde handi edo txikientzat, ikusi Decidim-ek nola lagun zaitzakeen gobernantza eredu demokratiko bat ezartzen.
Erabaki Publikoak Demokratizatzea
Zure gobernuak partaidetza-politikak ezartzea aztertzen ari bada, ezagutu nola lagun zaitzakeen Decidim-ek proposamena babesten eta ideia horiek gauzatzen.
Decidim tresna egokia da zuretzat?
Decidim-en funtzionalitate malguak talde txiki nahiz handiei, erakunde publiko nahiz pribatuei laguntzeko diseinatuta daude, ehunka edo milaka erabiltzaile potentzialekin, hala nola udalentzat, elkarteentzat, unibertsitateentzat, GKEentzat edo kooperatibentzat.
Eta askoz gehiago!
Decidim dagoeneko erabiltzen
Ezagutu nola erabiltzen ari diren hiriak, gobernuak eta erakundeak Decidim hainbat testuinguru zein egoeratan, bakoitza bere helburu eta bizipen bereziekin. Ikus itzazu kasu arrakastatsu inspiragarri batzuk!
Nola hasi Decidim erabiltzen
Decidim erabiltzen hasteko, aplikazioa zerbitzari batean instalatu behar duzu. Decidim Ruby on Rails bidez eraikita dagoenez, instalazioak esparru horretan esperientzia duen garatzaile bat behar du.
Bide bi hauetatik has zaitezke:
Zure erakundeak garatzaileak ditu:
Decidim instala dezakete dokumentazio gune ofizialeko urratsak jarraituz.
Irakurri instalazio-gidaZure erakundeak ez du garatzailerik:
Teknologia-enpresa bat beharko duzu Decidim instalatu, konfiguratu eta mantentzeko. Tokiko hornitzaile batekin lan egitea edo gure bazkide ofizialen orritik bat hautatzea gomendatzen dizugu.
Tokiko inplementatzailea
Nor dago plataformaren atzean?
Metadecidim plataforma diseinatzen eta proiektua garatzen laguntzen duen komunitatea da. Elkarrekin, ezaugarri berriak diseinatu eta sortzen ditugu eta plataformaren etengabeko hobekuntzarako akatsen berri ematen dugu.
Decidim Software Libredun Elkartea komunitatearen gobernantzarako elkarte demokratikoa da, iturburu-kodea mantentzeaz arduratzen dena.
